XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hizkuntza.

Azken gai honetan antzerki bat egingo duzue.

Bertan, zeuen adierazpide mimikoa batez ere landuko duzue.

Hitzari baino garrantzi gehiago emango zaio mimikari antzerki honetan.

Kondatzaile batek, irakurriz jakin eraziko du antzerkiaren gaia.

Hiru zatitan banaturik dago antzerkia.

Kondatzaileak, sarrera gisa, ipuin labur bat irakurriko du.

Eta kondatzaile beronek, zati bakoitzaren aurretik, irakurriz orain ere, zati bakoitzaren laburpena egingo du, hemen azaltzen den bezala.

KONDATZAILEAK.

Udaberriko egun eguzkitsu bat zen.

Harkaitz izeneko mutiko bat mendian zebilen bakar bakarrik.

Erabat harriturik gelditu zen, armiarma batek bere sarean tximeleta bat nola harrapatzen zuen ikusi zuenean.

Gero arkumetxo bat ikusi zuen, hibai ertzean ura edaten.

Erle bat ere ikusi zuen, zurrupa eta zurrupa lore polit baten gainean.

Gizon bat, bere baserri inguruan, traktorez lurra lantzen ari zen.

Ondoko baserri batetan, berriz gizon batzuk txerri bat hiltzen ziharduten.

Harkaitzek ez zuen inoiz ikusi horrelakorik, eta pena handia eman zion labainaz hildako txerriak.

Hain denbora laburretan hainbat gauza ikusi ondoren, erdi zoraturik gelditu zen Harkaitz.

Bere buruari mila galdera egiten zizkion: - zergatik hil du armiarmak hain tximeleta polita?.

- zer ereingo ote du bere soroan, lurra lantzen ari den baserritarrak?.

- erleek, lorerik ez balego, eztirik egingo ote lukete?.

- zer erru zeukan txerri hark, era hartan hiltzeko?.

- Azkenik, zera pentsatu zuen: Landareak, animaliak, gizona, natura, dena, elkarrekin loturik dago.

Harkaitz erabat nekatuta zegoen, eta belar meta baten ondoan eseri zen.

Eseri zeneko, loak hartu zuen, eta munduaren historian zehar ibilaldi hau egin zuen ametsetan.

LEHEN ESKENA (Kondatzaileak irakurriko du).

Gaua da.

Ez da txintik ere entzuten.

Dena dago ixilik.

Mundura jaitsi den eguzkiaren lehen printzak naturaren zatitxo bat argitzen du.

Landareak itzarri dira.

Haizea firi-firi dabil, eta landareak emeki emeki higitzen hasten dira haizearen indarrez.

Bigarren eguzki printza erortzen da, eta zuhaitz hostoak bistaratzen dira.

Haizeak igurtziz, kulunkan dabiltza hostoak ere.

Olatuen burrundada eta errekastoen marmar hotsa entzuten da.

Eguzkiak hibai eta iturriak ere argitzen ditu.

Jaio da eguna.

Abereak itzarriz doaz, eta dena higitzen hasten da.

Natura burrukan ari da, bizi nahiz.